Berrehundik gora alkate eta udal ordezkari batu dira gaur Bilbon, EAEko udal legearen kontrako epaiak salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola / Irati Urdalleta Lete 2025eko uztailaren 24a

Eskualdeko ordezkariak gaur Bilbon egindako agerraldian.

Euskalgintzaren Kontseiluak prentsaurreko bateratua antolatu du, propio lehengo astean plazaratu zen sententzia salatzeko. Nabarmendu dute hizkuntza politiketan jauzi bat egiteko garaia dela.

 

Gipuzkoako alkate eta udal hautetsiek, alderdi eta sentsibilitate askotakoek, eta euskalgintzako ordezkari ugarik. Bilbon elkartu dira gaur, Euskalgintzaren Kontseiluak dei eginda, eta gaitzetsi egin dituzte EAEko udal legeak euskara lehenesteko ematen dituen aukerak mugatzearen aldeko sententziak.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean egin dute agerraldia. Hain justu ere, hortxe osatu dituzte udal legea eta hura euskararen arloan propio garatzen duen 179/2019 dekretua kimatu dituzten hainbat sententzia. Horietako bat, Voxen eskariz abiarazitakoa, Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi zuen lehengo astean. Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak irakurri du salaketarako adierazpen bateratua: «Euskal gizartearen eta euskal erakundeen gehiengo zabalaren aurkako eraso zuzena da».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!