Gipuzkoaren eta Nafarroaren adiskidetzea irudikatu du Urmugak Berastegin

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Elkoroberezibar Beloki - Paulo Ostolaza 2025eko uztailaren 21a

Urmugaren ekitaldia, atzo, Berastegin. ANDONI CANELLADA / FOKU

Ehunka lagun eta zenbait ordezkari politiko elkartu dira abestiak eta dantzak bildu dituen 'Ipuskoa 1025-2025' ikuskizuna ikusteko.

Berastegiko frontoiaren parean sinatu dute «bakea» Gipuzkoak eta Nafarroak. Urmuga Uli eta Ulizar mendien arteko Irumugarrieta gailurretik pasatu da gaur, eta Ipuscoa 1.000 urte izeneko ikuskizun bat egin du Berastegin, ekinaldiko ekitaldi handiena. Gailurrean egitekoak ziren, baina, eguraldiak behartuta, herrigunean egin dute. Zerua gris egon da, baina euririk ez du egin, eta pilotalekuaren parean muntatutako karpa handian irudikatu dute Gipuzkoaren eta Nafarroaren berradiskidetzea, era artistiko batean.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!