«TAK, TAK. TAK, TAK. TAK, TAK. TAK, TAK. TAK, TAK. Tolosaldetik etorri gara, estropada irabaztera». Abesti hori kantatzen dute TAK Tolosaldeko (Gipuzkoa) arraun taldeko zaleek arraunlari talderen batek bandera bat irabazten duen aldiro, ontzia eta kategoria edozein izanda ere. Iragan larunbatean behin baino gehiagotan abestu zieten traineruko arraunlariei, Tolosaldeak bandera bat irabazi baitzuen maila gorenean, lehen aldiz.
Naroa Leonet 2012tik da Tolosaldeko arraunlari, haurren kategorian hasi zen, eta traineruan ari da, Euskotren ligan; bandera irabazi berri du, taldekideekin batera. Poz aurpegiarekin esan du larunbatekoa «oso berezia» izan zela taldekoentzat: «Urte pila bat daramatzagu honetan, horietako asko elkarrekin, eta esango nuke hauxe zela ametsa: horrelako indarra daukan liga batean bandera bat irabaztea».
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.