Elkarrizketa

«Artikotik tropikoraino joan nahiko nuke bizikletaz»

Erabiltzailearen aurpegia Haize Oiartzabal Aizpuru 2025eko uztailaren 17a

Ipar lurmuturretik etxerainoko bideari ekin dio Josu Iztueta tolosarrak, bizikletaz. 5.000 kilometro inguru ditu aurretik pedalei eragiteko, eta bidaiak 50 egun irautea espero du.

Josu Iztueta (Tolosa, 1957) ez da geldirik egoteko jaioa. Oraingoan, urte luzez bidelagun izan duen Nairobitarra aparkatuta utzi, eta bizikletari heldu dio Europa diagonalean gurutzatzeko. Nordkappetik (Norvegia) etxeraino ailegatzea izanen da erronka. Baina abentura ez da hor amaituko: udaberrian bizikleta berriz hartu eta etxetik Mauritaniaraino iristeko asmoa du. Polotik Sahelerat, hotzetik berorat, 50 egunez 5.000 kilometro inguru eginen ditu pedal kolpeka.

Eskandinavian ibilitakoa zara lehendik. Zer iruditu zitzaizun erakargarri, itzuli nahi izateko?

Nire leku kutunenetakoa da, beti harritu izan bainau gizakiak zer kapazitate duen muturreko egoeretara moldatzeko. Animalia bakarrenetakoak gara egokitzapen kultural bati esker zero azpitik edo gainetik 50 gradutan bizi gaitezkeenak.

Mauritania eta Norvegia, hain zuzen ere, tenperatura horietarat iristen dira...

Muturreko tenperaturak dituzte bi leku horiek, eta kontraste hori gustatzen zait. Ongizate mailari dagokionez ere, bata munduko zerrenden gailurrean dago beti; bestea, aldiz, nahiko behealdean. Norvegiako mekanikari batek 160 euro kobratzen ditu eguneko, eta hori, Mauritanian, hilabeteko soldata baino gehiago da.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!