Pentsamendu bat herriari

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Agirre 2025eko uztailaren 3a

Iturria: Nagore Iraola / EHU

Alkizan bizi den Lorea Agirre Jakineko zuzendaria Joxe Azurmendiri buruz.

Pentsamendu bat eman digu Joxe Azurmendik, pentsamendu bat herriari, kulturari, hizkuntzari, gizatasunari. Pentsalari erraldoi bat izan da. Ezinbesteko pentsalari bat. Koloso bat. Jakintza ur-jauzi bat. Eskergaitza. Maisu bat.

Gure herriaren eta gure gaineko auzi, kezka eta elkarrizketa asko eta asko ireki, probokatu eta garatu ditu. Lokatzetan sartu da. Elkarrizketara behartu gaitu, hizketan jarri gaitu munduarekin, bidea irekita utzi digu bere alde edo kontra egiteko —ni bezala pentsatzeko nahikoa naiz ni, esan ohi zuen—, hau da, herrigintzan pentsatzen jarraitzeko.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!