Transmisio atzeratua edo Joxe Azurmendi feat. Aitziber Grados

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Azurmendi 2025eko uztailaren 3a

Argazkilaria: Jon Urbe / FOKU

Intelektual konprometitua eta pentsalari emankorra izan da Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025). Filosofiari eta mundu akademikoari egindako ekarpenaren seinale, haren izena daraman katedra bat sortu zuen EHUk. Atzo hil zen. Haritz Azurmendi (Albiztur, 1991) Jakineko kideak 'Transmisio atzeratua edo Joxe Azurmendi feat. Aitziber Grados' iritzi artikulua idatzi du. 

(Panfleto bat idatzi nahi nizuen, kondenatu nahi bagaituzue, injustiziarik kometa ez dezazuen.)

Gure herriak badauka kondairarik, baina gutxi eta gaizki kontatu zaigu. Gure herrian egon da pentsamendurik, baina are gutxiago eta okerrago kontatu zaigu. Ez ba bilatu kondaira unibertsalen eskola-liburu handietan gure pentsamendurik, ezta telebista aurkezle gazteengan Joxe Azurmendiren ezagutzarik ere. Normala da. Zer nahi zenuten egitea? Hotz egiten zuen. Linboan geunden.

Idazten ari den 34 urteko gazte honek goiz batez jakin zuen, filosofia fakultateko korridoreetan galduta zihoala, bere abizen bereko filosoforen bat bazela; eskolak utzi berri zituenez, iristekotan, haren berri gure belaunaldiari tantaka iritsi behar zitzaiona. Eta batzuek hor istorio polit bat ikusi zuten, fartsa bat edo, gutxienez, alarma gorriren bat beharrean.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!