ELKARRIZKETA

Araitz Uria Lizarra: «Emakume ere bai, baina bereziki musikari izan nahi dute denek»

Erabiltzailearen aurpegia Berria. Unai Zubeldia 2025eko ekainaren 25a

Araitz Uria Lizarra, Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde kultur parkean. ANDONI CANELLADA / FOKU

Gradu amaierako lanen Berria saria jaso du Araitz Uriak, Donostian, Musika baino gehiago: aldatzeko guztia lanarengatik. Emakume musikarien errealitatea aztertu du, haiei hitza emanda.

«Nik ere jasan ditut erasoak». Distopia elektrotxarangako kidea da Araitz Uria Lizarra (Ikaztegieta, Gipuzkoa, 2002), eta hark irabazi du gradu amaierako lanen Berria saria, Musika baino gehiago: aldatzeko guztia lanari esker. Emakume musikariei eman die ahotsa, haien errealitateari argazki bat ateratzeko, eta «erasoak, komunitatea, maskulinitatea, amatasuna» eta abar azaleratu ditu lanean.

«Anek taldeko baxu jotzailea bera dela esan du, eta antolatzaile eta teknikariek harriduraz begiratu diote». Adibide bat besterik ez da...

Bai... Egia da lan hau egiten hasi nintzenean uste nuela horrelakoekin topo egingo nuela, baina testigantzak ez nituen bilatu hau edo beste esango zidatela pentsatuta. Gero, ordea, denek zeukaten kontatzeko zerbait. 

Zuretik ere egin duzu salaketa bat: «Nik, pertsonalki, kontzertuetan erasoak jasan ditut». Distopia elektrotxarangan aritzen zara. Emakume izateak berekin dakar arrisku hori?

Ez dakit, baina, musikaren munduan bizi izan dudan gutxiarekin, nik ere jasan ditut erasoak. Hamabi partaide gara elektrotxarangan, hiru emakume tartean, eta uste dut hirurok dauzkagula kontatzeko gauzak. 

Jarraitu hemen irakurtzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!