Ongietorrien auziko akusatuak ez dira espetxera joango

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Alberdi 2025eko ekainaren 23a

Auzipetuak, Sortuko eta EH Bilduko ordezkariekin eta abokatuekin batera, gaur goizean, Madrilen. AITOR KARASATORRE / FOKU

Sei akusatuen (tartean, Haimar Altuna lizartzarra) defentsak, fiskaltzak eta akusazio partikularrek bi urteko zigorrak adostu dituzte, baina bertan behera utzi dituzte. Sortuk ontzat jo du akordioa, «Euskal Herriko konponbide prozesua blindatzeko» balio duelako.

Gaur hasi eta ostegunera arte egitekoa zen ongietorrien auziko epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina akusatuen defentsak, fiskaltzak eta akusazio partikularrek —PP, Dignidad y Justicia eta AVT— akordio bat erdietsi dute. Antton Lopez Ruiz Kubati, Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanio ez dira espetxean sartuko: bi urteko zigorra adostu dute, baina bertan behera utzi dute espetxealdia. Akusatuek ontzat jo dute tratua, «Euskal Herriko konponbide prozesua blindatzeko» balio duelakoan.

Instrukzioa amaitzearekin batera, fiskaltzak bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorrak eskatu zituen sei lagunentzat: hiru urte eta sei hilabete «erakunde kriminal bat zuzentzegatik» eta bi urte eta hilabete bat «biktimak umiliatzearen delituagatik». Eta are eskaera gogorragoak egin zituzten hiru akusazio partikularrek. Dignidad y Justicia elkarteak eta PPk sei urteko zigorrak eskatu zituzten «erakunde kriminal bateko» kide izateagatik, eta bi urte eta zortzi hilabetekoak «biktimen umiliazio eta gorazarre delitu jarraituengatik». AVTk hiru urteko zigorra eskatu zuen bigarren delitu horregatik.

Jarraitu irakurtzen Berria-n.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!