111 Akademiaren saria jaso du Miren Amurizaren ‘Pleibak’ eleberriak

Erabiltzailearen aurpegia Garbiñe Ubeda 2025eko ekainaren 6a

Miren Amuriza 111 Akademiaren saria jasotzen, Amasa-Villabonan. JON URBE / FOKU

Amasa-Villabonako Hika txakolindegian egindako ekitaldian iragarri dute 111 Akademiak antolatutako azken sariketa izan dela aurtengoa.

2024. urtean argitara emandako literatura uzta osoa izan du irakurgai 111 Akademiak, eta irakurgai horien guztien artetik atera da garaile Miren Amurizaren Pleibak eleberria. Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima eleberria izan du lehiakide Amurizak, aurtengo sariketako azken bozketan.

111 Akademiaren azken saria da Miren Amurizak jasotakoa, ia hiru hamarraldiren ostean bukatutzat eman baitu bere ibilbidea akademiak. 111 Akademiaren azken saria da Miren Amurizak jasotakoa, ia hiru hamarraldiren ostean bukatutzat eman baitu bere ibilbidea akademiak. Aurtengo lehiaketako bigarren bozketa fasean eman zuten aurrera egiteko zailtasunen berri, eta atzo baieztatu egin zuten albistea. Amasa-Villabonako Hika txakolindegian izan zen saria banatzeko ekitaldia; idazleak ez ezik, Thierry Biskary kantariak eta Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai aurkezleek ere parte hartu dute bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!