Altuna III VS Artola _ Buruz Buruko Finala 2025

Artola ez daukate saltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Jon Eskudero 2025eko maiatzaren 30a

IƱaki Artola, duela urte batzuk, ume talde bat alboan duela. JOSE LUIS ZABALA

Zazpi urterekin hasi eta profesionaletara bitarteko bidea Alegiako Intxurre pilota elkartean egin zuen Artolak. Jose Luis Zabalaren esanetan, beti egon da herriari lotua. Gaur egun, irakasle dihardu pilota eskolan, Gorka Altunarekin batera.

Bigarren semetzat dauka Iñaki Artola Jose Luis Zabalak. Besteak beste, Zabalak ia mende laurden darama Alegiako pilota eskola zuzentzen, eta ondo ezagutzen du buruz buruko finalistaren ibilbidea. Oraindik ere gogoan du soilik zazpi urte zituela nola hurbildu zen Artola Alegiako pilotalekura. «Mutiko ilehori hura gogoan daukat. Pilotan jokatzen gozatu egiten zuen, eta ez zen arratsalde-pasa etortzen. Sendoa zen, eta ahaltsua». Zazpi urterekin hasi eta profesionaletan debuta egin arteko bidea Alegiako Intxurre pilota elkartean egin zuen Artolak, eta gaur egun irakasle dihardu bertan. «Beti egon da pilota eskolari lotuta, eta hori ezin dezakegu diruz ordaindu». Horregatik, Alegiako herri osoa bezala, Intxurre elkartean ere prest dira igandeko finalerako. «Merezi du txapel bat, eta ea garaipenarekin biribiltzen duen txapelketa osoko lana».

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!