Maurizia, ikonoaren atzeko bizi puskak

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Jimenez Larrea 2025eko maiatzaren 30a

Garbiñe Ubeda ibartarrak eta Garlukek 'Maurizia. Biziminaren hotsa' komikia ondu dute, Maurizia Aldeiturriagaren bizitzako «momentu delikatu bat» ardatz hartuta. Euskal Herriko Trikitixa elkarteak eta Ikastolen elkarteak plazaratu dute.

Mitoa albo batera uztea, eta haren bizitza aldarrikatzea. Hori izan da Garbiñe Ubeda idazle eta Berriako kazetariaren eta Ekaitz Agirre Garluk koloristaren helburu nagusia Maurizia. Biziminaren hotsa komikia prestatzeko orduan. Maurizia Aldeiturriaga pandero jotzailea du ardatz lanak. Xabiroi komiki aldizkarian atalka argitaratu ondoren, orain album gisa kaleratu dute. Gaur aurkeztu dute, Donostiako Elkar liburu dendan.

Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen eta Ikastolen Elkartearen elkarlanaren fruitu da komikia, eta, egileekin batera, bertan izan dira Itsaso Elizagoien Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakaria, Arantxa Munduate Ikastolen Elkarteko ordezkaria, eta Dani Fano Xabiroi aldizkariko koordinatzailea. Aldeiturriagaren bi biloba ere izan dira aurkezpenean, eta haren panderoa ere komikien alboan eduki dute.

Txikitan ikasi zuen Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Horrela ezagutu zuen Benantzio Bernaola trikiti jotzailea, eta hasieran musikarako kide izan zuen, baina, azkenerako, ezkondu ere egin ziren. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen.

«Maurizia pertsona ekarri nahi izan dugu», azaldu du Ubedak. Horiek horrela, haren bizitzako momentu «zaurgarri» bat hartu dute ardatz.

Segi irakurtzen...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!