Altuna III VS Artola _ Buruz Buruko Finala 2025

Altuna eta Artola «gustura» daude igandeko finalerako pilotekin

Erabiltzailearen aurpegia Ekaitz Etxabe Arzallus 2025eko maiatzaren 28a

Artola eta Altuna elkarri bosteko ematen pilotak aukeratu ostean. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Antzeko pilotak aukeratu dituzte, eta nabarmendu dute motelenak poltsan geratu direla. Biek ilusio handia dute partida jokatzeko.

Jokin Altunak eta Iñaki Artolak igandean jokatuko dute Buruz Buruko Txapelketako finala, Bizkaia pilotalekuan. Gaur hasi dira, ordea, finala jokatzen, goizean aukeratu baitituzte finalean erabiliko dituzten pilotak. Bakoitzak bi aukeratu ditu, eta lanak egiten lehena Altuna III.a izan da. Pilota «onak» direla adierazi du, eta hautatutakoak «gustukoak» dituela. Artolaren txanda izan da ondoren. Hura ere gustura geratu da: «Aitzakiarik ez daukat; egokiak dira».

Biek nabarmendu dute «antzekoak» aukeratu dituztela, eta motelenak poltsan geratu direla. Altunari gustatu zaizkio Artolak apartatu dituen pilotak, ez baitago alde handirik berari eta Artolari gustatzen zaizkien piloten artean. Artolak, berriz, azpimarratu du azkenaldian darabiltzaten piloten «oso antzekoa» aukeratu dituztela biek.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!