Urmuga, 'Ipuskoa' oroituz

Erabiltzailearen aurpegia Berria. Ane Insausti 2025eko maiatzaren 23a

Urmugako antolatzaileak, babesleak eta erakundeetako ordezkariak, atzo goizean, Donostiako Tabakaleran. ANDONI CANELLADA / FOKU

Instrumentuak eskuan, harmonia ederrean sartu dira Et Incarnatus orkestrako kideak Donostiako Tabakalerako Taba kafetegira. Harmonia dago haien eskuekin sortutako doinuetan, eta harmonia dago haien urratsetan; jo dute sarrerarako prestatutako pieza, eta elkarri lekua eginez hartu dute dagokien lekua. Migel Zeberio batu zaie, Urmugako zuzendari artistikoa. Besoak altxatu ditu, habanera bat jo dute, eta ondoren hasi da aurtengo Urmugaren aurkezpena.

Zeberiok eta Et Incarnatus orkestrako kideek ez ezik, hainbat norbanako eta erakundetako ordezkarik hartu dute parte aurkezpenean. Hala nola Felipe Uriarte Urmugaren ibilbidearen arduradunak, Ana Lopez Eusko Jaurlaritzako Kultura sustatzeko eta kultura eta sormen industrien zuzendariak, Ainara Lasa Berriako marketin saileko koordinatzaileak, Betti Bidart Baigorriko (Nafarroa Beherea) Basaizeako kideak eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Urmugako lerroaren antzera, bata bestearen ondoan jarri dira, talde argazkirako.

Uztailaren 11tik 31ra egingo dute aurten Euskal Herria Urmuga lerroan barrena josiko duen zeharkaldia, seigarrenez. Arabako Gorobel mendilerroan hasi, eta Urdatxen (Zuberoa) amaituko da. Eta, tartean, leku hauetatik pasatuko da: Gaztelugatxetik eta Urdaibaitik (Bizkaia), Aiatik eta Berastegitik (Gipuzkoa), eta Uxuetik eta Zangozatik ere (Nafarroa). Hain zuzen, horixe da Urmugaren bereizgarria, Zeberioren ustez: ohiko ekitaldiak iristen ez diren lekuetara iristea lortzen duela. «Apustua egiten dugu sekula horrelako ekitaldi bat antolatzerik izan ez duten hainbat herri txikiren alde; arnasa eta ikusgarritasuna ematen saiatzen gara». 

Jarraitu hemen irakurtzen.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!