Deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalak deitutako EIPK-ko sei kideek

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Alberdi 2025eko maiatzaren 19a

EIPK-k mintzaidetza aurkezteko egindako agerraldia, 2013an, Baionan. JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Auzitegiak ez du mintzaide taldeko kideen kontrako inolako neurririk hartu. Auzia sekretupean dago, gutxienez, ekainaren 9ra arte. Tartean da Gazteluko Jokin Aranalde.

Deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalak deitutako EIPK Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren mintzaidetzako sei kideek. Jokin Aranalde gazteluarra, Oxel Azkarate, Xabier Miguel Ezkerra, Xabier Arin, Idoia Espias eta Lurdes Mendinueta bidekonferentziaz aritu dira Donostiatik, labur-labur, eta haien aurkako neurririk gabe atera dira epaitegitik. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu zituen iheslarien kolektibo horrek 2013an eratutako mintzaidetza taldeko kideak. Iheslari eta deportatuen etxeratzea sustatzeko sortu zuten taldea.

EIPKren Herria dugu arnas gogoeta prozesuaren ondoren, kolektiboak konponbiderako bidean eragile aktibo izateko eta iheslari eta deportatuen etxeratzea sustatzeko helburua jarri zuen. Horretarako egindako urratsetako bat izan zen mintzaide taldearen sorrera, 2013ko ekainean. Hamalau lagunek osatu zuten hura, eta tartean ziren gaur deklaratu duten seiak. Haien xedea zen harremanak sustatzea, eta helburu gisa jarri zuen Madrilgo eta Parisko gobernuetako ordezkariekin hitz egitea.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!