Erreportajea

Natxo-taloa: arto beltzaren fruitua

Erabiltzailearen aurpegia Ane Insausti Barandiaran 2025eko maiatzaren 16a

Mendarte baserriko IƱaki Intxausti, Mandio tabernako Joseba Albizua eta Ekotaloko Julen Altzelai, ostiralean, Zerainen. Iturria: Andoni Canellada / FOKU

Natxoak ez dira Mexikon bakarrik ekoizten, eta artoak ez du soilik taloak egiteko balio: Zeraingo Mendarte baserriko arto beltzekin natxo-taloak ekoitzi ditu Alkizako Ekotalok. Zeraingo Mandio tabernan zerbitzatzen dituzte, baserri bereko tomate eta haragiarekin.

Zeraingo (Gipuzkoa) Mandio tabernako barra gainean zintzilik, ongietorria egiten diete bezeroei arto beltz pare batek. Barraren gainean, berriz, natxo-taloen platerak: hexagono forma dute, eta kolore morea. Eta ez, ez daude guakamolez lagunduta, tomatez eta haragiz baizik. «Olio bero-berotan frijitu, kolpe bat eman, azkar-azkar, eta Mendarte baserriko haragiarekin eta tomatearekin egiten dugu platera», azaldu du tabernako langile Joseba Albizuak.

Mendartekoak dira haragia eta tomatea, eta baita arto beltzak ere. Elkarlanaren fruitua baita produktua: Mendarteko artoak erosi eta natxo-talo bihurtzeaz Ekotalo enpresa arduratzen da, eta, ondoren, Mandio tabernan zerbitzatzen dituzte, natxo-talo formatuan. Zeraindik Alkizako Ekotaloren egoitzara (Gipuzkoa) eta, atzera ere, Alkizatik Zerainera egiten du produktuak, hortaz. «Elkartze hori ezinbestekoa da, eta balio handia ematen dio produktuari, zuzeneko salmenta bermatzen duelako», azaldu du Julen Altzelai Ekotaloko arduradunak.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!