«Adimen artifizialak ezin du ezer egin bertsolaritzaren sarerik gabe»

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Muxika Karrion 2025eko apirilaren 30a

Jexux Mari Irazuk adimen artifizialaren eta bertsolaritzaren arteko harremanari buruzko ikerketa egin du, elkarri nola eragiten dioten ikusteko. Haren ustez, posizionatzea eta marra gorriak zehaztea tokatuko zaio bertsolaritzari.

«Ahoz egindako inprobisaziozko sormena erabiliz sortzen dira bertsoak». Horixe da adimen artifizialak (AA) bertsolaritzari buruz egindako definizioa; kontatzen ez duena zera da, hura ere ari dela bertsotan trebatzen. Bertsolaritza adimen artifizialaren aroan ikerketa lana egin du Jexux Mari Irazu Muñoa bertsolariak (Larraul, Gipuzkoa, 1972). 

Egin duzu inoiz bertsorik adimen artifiziala erabiliz?

Bai, proba moduan, eta informazio asko daukan arren, oraindik ez du bertsotarako gaitasunik hainbeste garatu. Oraindik kaskar samar egiten ditu bertsoak. 

Sua hitzari buruz horrela amaitu du bertso bat: Sua ez baita hondatzen/ maitasunez eginik

Asko hartzen du Interneten argitaratua dagoen artikuluetatik, eta ni ere harrituta geratu nintzen bertsolaritzaz zenbat gauza eta zer gauza dakizkien ikusita. Euskararen kalitatea ikusita ere sorpresa hartu nuen. Baina aurrera begira egiten du lan, eta errimak puntuz puntu osatzen ditu, nahiko kaskar. 

Zer pentsatuko luke Lazkao Txikik? 

Askotan pentsatu izan dut hori. Ematen du guri gertatzen zaizkigun aldaketak kristorenak direla, eta beste garai batzuetan pasatu zirenak ez direla hainbesterako; orain gertatzen ari dena inoiz gertatu ez den aldaketa bat dela. 1925 inguruan, Txirritaren grabaketa bat egin zuten estreinakoz, estudio batean. Lehendabiziko aldiz lapurtu zioten bertsolari bati ahotsa, eta haren ordez makina bat jarri zuten kantari. Pentsa, duela ehun urte, ahotsetik soilik kantari entzun duen bati haren arma kentzea eta bera ez den beste gauza batean jartzea kantari. Arraroa eta beldurgarria izango zen haientzat ere, eta uste dut gure kontu hori guztia beste pauso bat gehiago dela, ez besterik. Orain Lazkao Txikik hau ikusiko balu, harritu egingo litzateke, baina uste dut hark ere izan zituela beldurrak eta kezkak garai hartako teknologia zela eta. 

Segi irakurtzen...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!