Jon Esnaola Agirre konpositoreak irabazi du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Sarasola 2025eko apirilaren 11

Jon Esnaola Agirre konpositorea. Iturria: Eusko Ikaskuntza

'LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez' musika proiektuarekin eskuratu du saria musikagileak. 76 interpreterentzat idatzitako obra udan estreinatuko du EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak.

Jon Esnaola Agirre (Tolosa, 2000) konpositoreak sortutako LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez musika proiektuak irabazi du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria. Orkestra sinfonikoentzako obra hori konposatzen sei hilabete eman ditu Esnaolak —iaz eta aurten aritu da horretan—; 76 interpreterentzat idatzitako eta hamar minutu inguruko iraupena duen pieza da. Eta, iragarri dutenez, udan estreinatuko du pieza hori EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak, Unai Urretxoren zuzendaritzapean. Donostian, Bilbon eta Gasteizen egingo dituzte emanaldiak, besteak beste.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!