Etxe gurpildunak

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Intxausti CastiƱeira 2025eko apirilaren 3a

Amaia Otamendi, bere furgoneta kanperizatuaren parean, Tolosan. AITOR KARASATORRE / FOKU

Furgoneta kanperizatuetan oporretan joateak ez du beti esan nahi oporraldia merkeagoa izango denik. Askotariko kanperizazioak daude, erabiltzaile bakoitzaren asmoaren araberakoak.

Bada oporrak astebete, bi aste edo askoz lehenago planifikatzen dituenik, baina baita hori egitea gorroto duenik ere. Horien arteko batzuek nahiago izaten dute furgoneta hartu, eta, askorik pentsatu gabe, eskapada motzak edo bidaia luzeak egin. Ibilgailuren bat eduki behar da horretarako, noski, eta hobe kanperizatua bada.

Arlo horretan, ohe gurpildunak atontzen hastea izaten da ohikoena: bigarren eskuko furgoneta txiki batean ohe bat jartzea. Amaia Otamendi Salaberriak kontatu du izebak eta osabak beti eduki izan dutela furgoneta kanperizatu bat. «Eta nik pentsatzen nuen: ‘Nik horrelako bat nahi dut!’». Gidabaimena atera bezain pronto, amak erretiratu berri zuen furgoneta zaharra hartu zuen: Citroen Jumpy bat. Berehala moldatzeko eskatu zion osabari: «Nire osaba oso iaioa da, eta berak egin zizkidan armairuak eta beste. Lo egin ahal izateko moldatuta daukat». 

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!