Dozenaka kulturgilek salatu dute beren buruari «autozentsura» aplikatzea nahi duela Eusko Jaurlaritzak espetxeetan kultur jarduerak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Sarasola 2025eko apirilaren 2a

Martuteneko espetxearen artxiboko irudia.

Azaldu dute dokumentu bat sinarazten diela kartzeletan aisialdi ekintza soziokulturalak egiteko; dokumentu horren aurka azaldu dira, eta erretira dezala eskatu diote Jaurlaritzari. Tartean da Oihana Iguaran Amasako bertsolaria.

Espetxeak libre izeneko manifestua plazaratu dute hainbat kulturgilek. Salatu dutenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetan aisialdi ekintza soziokultural bat egiten duten artista, talde nahiz elkarteei aldez aurretik dokumentu bat sinatzeko eskatzen ari zaie Eusko Jaurlaritza; Euskadiko espetxeetan, aisialdirako gizarte eta kultura jardueretan tratamendu helburua eta delituen biktimen duintasuna eta sentimenduak errespetatzeko konpromisoa izeneko dokumentua, hain zuzen. Ez dutela sinatuko adierazi dute 51 sortzailek, eta erretiratzeko ere eskatu diote Jaurlaritzari. Halaber, sortzaileei manifestuarekin bat egiteko deia egin diete.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!