Elkarrizketa

«Noka ez dago inon osasuntsu; ia-ia azken arnasetan dago»

Erabiltzailearen aurpegia Irati Urdalleta Lete 2025ko mar. 14a, 11:59

Uxoa Elustondo Arzallus eta Idoia Etxeberria Elorza. Argazkilaria: Maialen Andres / Foku

Hika ikastaroak, hikalaguna... Euskal Herriaren luze-zabalean bada mugimendua hitanoa biziberritzeko; horretan ari direnek ZirHika sortu dute.

Zenbait eragileren artean kezka bat piztua da aspalditxoan: hitanoa —noka gehienbat— ez ote dagoen galbidean. Horri erantzun nahian, ZirHika taldea sortu dute, euskaldunak zirikatzeko, hitanora erakartzeko. Erne berri den taldeko kideak dira Uxoa Elustondo Arzallus (Amasa-Villabona, 1986) eta Idoia Etxeberria Elorza (Oñati, 1977).

Zer da ZirHika?

UXOA ELUSTONDO: Hitanoa —bereziki noka, neskei egiten zaien hika— biziberritzeko sortu den taldea da; Euskal Herri osoko hainbat hika eragilek parte hartzen dugu. Ikusten dugu hitanoa tresna paregabea dela kalean eta lagunartean erabiltzeko, hizkuntzari freskotasuna eta adierazkortasuna ematen diolako; gaur egun, gazte gehienek ikastetxeetan euskaraz ikasten duten arren, kalean erdarara jotzen dute, adierazkortasun, bat-batekotasun, informaltasun baten bila. Eta euskarak ere badu berez gazteen hizkera informala: hitanoa. Gure asmoa da euskaldunen artean —bereziki gazteen artean— hitanoa areagotzea eta sendotzea, hizkuntza ohiturak aldatzeko, hiztunak aktibatzeko eta, azkenean, euskararen erabilera indartzeko. Erreminta honek, agian, euskararen erabileran eragin positiboa izan dezake.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!