Iraia Irazusta eta Gaizka Sarasua 2025eko Audiogile Berriak deialdiko finalisten artean

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Urkizu 2025eko martxoaren 11

Villabonako Iraia Irazusta, Audiogile Berriak deialdiko finalistetako bat. Iturria: EITB

EITBk proiektu bat aukeratuko du finalistek aurkeztutakoen artetik, Guau plataformarentzat ekoitzi dezaten.

Tabakaleraren eta EITB taldearen artean sortutako egitasmoa da Audiogile Berriak. Deialdia egin dute aurten ere, orain arteko bigarrena, eta jada aukeratu dituzte hiru proiektu finalistak. Soinu fikzio hauek dira: Villabonako Iraia Irazustaren eta Gaizka Sarasuaren Kurruka Enea, Xabin Fernandez Zubeldiaren Zure ilunetan eta Jon K. Sanchezen Zure eskaera, prest!.

Finalistek 2.000 euroko laguntza jasoko dute proiektua garatzeko. Gainera, Katixa Agirre idazlea, Jose A. Perez Ledo gidoilaria eta Haritz Lete musikaria izango dituzte tutore. Era berean, bi egonaldi izango dituzte prestakuntzarako eta gidoia garatzeko.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!