Kronika

«Norbaitek galdetu dizue torturetan jasandako biolentzia matxistaz?»

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre Intxauspe 2025eko otsailaren 12a

Euskal Herriko Torturatuen Sareko ekitaldi bat. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Tortura politikoa ikuspegi feministatik izeneko hitzaldia ahots kolektiboz osatutako espazio eta denbora bihurtu dute Olatz Dañobeitiak eta Nekane Txapartegik, Tolosan.

«Torturak eta kartzelak ekarri du biolentzia matxistaren dosi oso handi bat. Norbaitek galdetu dizue torturetan jasandako biolentzia matxistaz? Emakume gisa jasandako biolentziaren inguruan, Emakunde etorri zaizue galdezka?», esan du emakume torturatu batek, Tolosan egindako mahai inguru batean. Tortura politikoa ikuspegi feministatik izeneko hitzaldia ematekoak ziren Olatz Dañobeitia eta Nekane Txapartegi. Biak izan ziren torturatuak, salatu dituzte pairatutakoak, eta egin dute lanketa bat gai horrekin. Baina hitzaldia hasterako irauli dute aretoa. Esan dute maiz joan izan direla torturari buruzko saioetara hitz egitera, baina gaur bestelako ariketa bat proposatu nahi izan dute. Elkartutakoei hitza eman nahi izan diete, eta hartu dute.

Berrogei emakume inguru elkartu dira Andragorak antolatutako hitzaldian, emakumeen etxean. Tortura izan dute hizpide, eta Dañobeitiak luzatu du amua. Proposatu du borobilean jartzea, eta erronda bat irekitzea, honako hau galdetuz: zer da tortura zuentzat?

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!