Villabonako Zubimusu ikastola zigortu dute, matrikulazioan hautemandako «gorabeherengatik»

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Silva Rodrigo 2025eko otsailaren 7a

Zubimusu ikastolaren artxiboko irudi bat.

2023-2024ko ikasturteko matrikulazioan gertatu ziren arau hausteak.

Eusko Jaurlaritzak zigorra ezarri dio Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolari, matrikulazioan hautemandako «gorabeherengatik». Gaur argitaratu dute zigor agindua, baina ez dute zehaztu isuna zenbatekoa den. «Gorabehera» horiek direla eta, dagokion zenbatekoa itzuli beharko dio ikastolak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari. Halere, hilabeteko epea dute auzitara jo eta helegitea jartzeko.

Ikastolen Elkartearen parte da Zubimusu, eta haur eskola, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza eskaintzen ditu. Zigor aginduan azaldu dutenez, Hezkuntza Saileko Ikuskaritza Zerbitzuak gorabeherak antzeman zituen 2023-2024ko ikasturteko matrikulazioan. Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari abisua eman ostean, horrelakoetarako prestatua duten prozedura jarri zuten martxan.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!