Telebistatik at, badituzte bestelako lanak Naroa Iturrik (Hernani, 1976) eta Ekhiñe Atorrasagastik (Belauntza, 1982). Ostiraletan elkartzen dira Hamaikaren Kolpez kolpe grabatzeko. Saioko aurkezlea da lehena, eta zuzendaria, bigarrena. Haien arteko konplizitatea eta ahizpatasuna agerikoa da.
Zer moduz doa Kolpez kolpe saioaren itzulera?
EKHIÑE ATORRASAGASTI: Gogoz geunden berriro hasteko. Berriz ere erritmo bizia hartzeko grinaz gaude.
NAROA ITURRI: Irailean edo urrian hasi beharrean, aurten urtarrilean hasi gara [Eguberrietako saioak aparte]. Aurreko hilabeteetan jende askok esaten zigun: «Noiz hasiko zarete? Saioaren falta sumatzen dugu». Ahoz ahoko feedbacka badaukagu, eta pozgarria da hori. Jendeak saioa ikusten du. Horrek bultzada berezi bat ematen dizu gogotsu hasteko.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.