Sindikatuen arabera, hezkuntza publikoko grebak %75etik gorako babesari eutsi dio bigarren egunean

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Magro Eizmendi 2025eko urtarrilaren 23a

Hezkuntza publiko langileek asteartean Bilbon eginiko manifestazioa. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Sindikatuen arabera, haren jarraipena asteartekoaren antzekoa izan da gaur, eta nabarmendu dute protestekin jarraitzeko «indarra» dutela.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko grebak ez du hausporik galdu deialdiaren bigarren egunean. LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuen arabera, protestak jaso duen babesa lehen egunekoaren antzekoa izan da. «Jarraipen zabala izan du, %75etik gorakoa, atzoko egunaren parez pare», zehaztu dute elkarrekin publiko egin duten balorazioan. Halaber, nabarmendu dute milaka pertsona batu dituztela Bilbon, Donostian eta Gasteizen eginiko manifestazioetan.

Aldiz, Eusko Jaurlaritzaren esanetan, jarraipena apalagoa ari da izaten. Momentuz, ikastetxeen %93ren datuak dituzte, eta irakasleen %47k egin dute greba.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!