Alkiza: gazteek hartu dute testigua

Erabiltzailearen aurpegia Kristina Martin 2024ko abe. 26a, 09:00

Hernio mendiaren magalean dago Alkiza. 366 biztanle ditu, eta heren bat pasatxo da 30 urtetik beherakoa. Lasaitasuna, eskola txikia, herri dinamika eta paisaiak dira gazteak erakarri dituzten osagaiak. 

Bihurgunez betetako errepide batetik lauzpabost kilometro aldats gora egin ostean, udaletxea azaltzen da parez pare. Atzealdean, elurrak zuritutako mendi tontorrek ematen diote ongietorria bisitariari. Mendia eta natura arnasten da bazter guztietan.

Baina natura ez da Alkizak duen altxor bakarra. 366 pertsona bizi dira herrian, eta horietako askok postaleko herria biziz mamitzeko konpromiso sendoa dute. Kultura dinamika handia du Alkizak. Herri txikia izanik ere, ospe handiko artisten jaioterria da. Zenbait eskultore, margolari, musikari, idazle, zientzialari eta aktore eman ditu. Aurten bi artista galdu dituzte: Koldobika Jauregi eskultorea eta Juan Luis Goenaga margolaria. Bereziki nabarmena da Koldobika Jauregiren arrastoa. Eskultoreak herriaren alde egindako lana goraipatzen dute herrikideek; udal ordezkari gisa eta Ur Mara museoaren sortzaile gisa utzitako arrastoa horren lekuko.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!