Bernardo Atxagak Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina jaso du

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Astiz 2024ko abenduaren 24a

Bernardo Atxaga 'Etiopia' liburuaren berrargitalpenaren aurkezpenean. ANDONI CANELLADA / FOKU

Euskal idazlearekin batera, guztira, 38 artista edo erakunde saritu ditu Espainiako Gobernuak. Hala nola Kase O., Los Planetas, Robe Iniesta, eta Camela musikariak eta Antonia Vicens eta Elvira Lindo idazleak.

«Gipuzkoar idazlearen ibilbideak nobela, poesia, ipuinak, antzerkia eta saiakera biltzen ditu eta euskara hutsez idatzi eta argitaratu du». Espainiako Gobernuko Kultur Ministerioak esaldi labur horrekin laburbildu du Bernardo Atxaga idazlearen ia bost hamarkadako ibilbide emaritsua. 2019an ere Letren Sari Nagusiarekin aitortu zion lan hori ministerio berak, eta Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina eman dio orain, gaur jakinarazi dutenez.

Espainiako Gobernuak urtero banatzen ditu domina horiek, kultur edo arte sorkuntzan nabarmendu diren pertsona edo erakundeak aitortzeko asmoz. Aurtengoan 38 sortzaile eta erakunderen lana aitortu dute sari horiekin, eta Atxaga da zerrendako euskal herritar bakarra, bai eta euskara ardatz duen sortzaile bakarra ere.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!