Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024

Alaia Martin Txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Iruretagoiena 2024ko abenduaren 16a

Iturria: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea

Arantzazu Loidik jantzi dio txapela Alaia Martini, Beñat Gaztelumendirekin buruz burukoan kantatu ondoren. Oihana Iguaran Barandiaranek hirugarren egin du.

Gipuzkoako txapelak buru berria du, beste lau urterako. Alaia Martinek irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, aurreko bi aldietan garaile irtendako Beñat Gaztelumendiri buruz burukoan nagusituta. 6.000 entzule inguruk bete dute gaur Illunbeko plaza, eta olatu eta txalo zaparrada artean lehertu da buruz burukoan. Almeneko bertso-eskolaren 50. urteurrena izan du ardatz aurtengo txapelketak, eta lehen haurren bertso eskola hartako ikasle izan zen Arantzazu Loidik jantzi dio txapela Martini. 

«Irakasle guztiei gure aitormena / eta joan zirenei ere aipamena / noraino iritsi den hasi zenutena», kantatu du Loidik. Haren ondoren kantatu du txapeldunak agurra: «Bihurtu ditzagun lagunak bizitzaren tenplu / badakitenak zer, noiz, nola eta non galdetu / entzuten gaituztenak nahiz ta pixkat logaletu / ta etxe bihurtzen dutenak edozein ezleku / mendeko hitza bihurtu den hontan ‘mendeku’ / disolba dezagun eskuina ta auzoa ezkertu / egon gaitezen lagunekin hauskor ta inperfektu / elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu».

Amasako Oihana Iguaran Barandiaranek hirugarren egin du.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!