Inauterietako pilotakadaren auzia

Inauterietan pilotakadaz zauritutako gaztearen auzia artxibatu egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre Intxauspe 2024ko azaroaren 28a

Pasa den martxoan egindako elkartasun ekitaldiko irudia.

Ertzaintzaren ikerketak ebatzi zuen «kasualitatez» jo zuela foam-ak begian. Defentsak helegitea jarriko duela iragarri du.

Amasa-Villabonako Xuhar Pazos gaztea larri zauritu zuten ertzainek jaurtitako foam batek begian jo ostean. Aurtengo inauterietan izan zen gertaera, otsailaren 13an, Tolosan. Begi batean larri zauritu zuten, eta ikusmena ez du oraindik osorik berreskuratu. Oinazez, medikutan segitzen du. Epaileak auzia artxibatzea erabaki du, eta defentsak helegitea jarriko duela jakinarazi du.

Ertzaintzaren arabera, agente batek jaurtitako foam pilotak istiluetan parte hartzen ari zen beste gazte baten besoan —hark botila bat zeraman eskuan, Josu Erkoreka orduko Segurtasun sailburuaren esanetan— eman zuela 16 urteko gaztearen begian eman aurretik; hau da, errebotez jo zuela. Are gehiago, begian lesioa jasandako gaztearen gain jarri zuen bertan egotearen ardura. «Ez zegoen kasualitatez han», adierazi zuen sailburuak, eta gehitu «aurpegia estalita eta botilak jaurtitzen ari zirenen alboan» zegoela, «gertatzen ari zena grabatzen». Ertzaintzaren ikerketaren arabera, «50 metrotik baino gehiagotik» egin zuten tiro agenteek, «gorputzaren beheko aldera», eta beste pertsona baten besoan errebotatu ostean jo zuen 16 urteko gaztearen begia foam jaurtigaiak. Beraz, ondorioztatu dute agenteek protokoloa bete zutela.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!