Bernardo Atxagaren 'Etiopia' soineko berriz plazaratu du Ereinek

Erabiltzailearen aurpegia Garbiñe Ubeda 2024ko azaroaren 16a

Bernardo Atxaga, 'Etiopia' zaharrena eta berriena eskuetan dituela. ANDONI CANELLADA / FOKU

36 urte joan dira 1988an hirugarrenez argitaratu zenetik. Egileak azaldu du orduko helburua gaurko bera dela: «Lengoaiaren erabilera faltsua eta higuingarria denez, hura apurtzea».

Berritasun gisa, Iñaki Aldekoa irakasleak garaia eta autorea ezagutzeko egin duen hitzaurrea eta Jon Aranguren artistaren ilustrazioak ditu aipagarri Bernardo Atxagaren (Asteasu, Gipuzkoa, 1951) poema liburuaren laugarren edizio honek. Baita Anari Alberdi musikariak kontrazalean idatzitako testua ere: Etiopia beretzat zer izan zen azaldu du hartan. Horrez gain, irakurleari egokitzeko zenbait lizentzia ere hartu ditu Erein argitaletxeak, Inazio Mujika Iraola editorearen hitzetan: «Gaur egun beste modu batera irakurtzen dira gauzak, eta enbarazurik txikiena sortzea izan da asmoa».

Etiopia 1978an argitaratu zen estreinakoz. Pott Liburutegia zigilupean plazaratu zen, hura ez beste libururik argitaratu ez zuten arren —bai, ordea, aldizkaririk—. Portugaleteko inprimategi txiki batean (Bizkaia) inprimatu zuten, hirurehun ale guztira, edizio lanak modu ezin xumeagoan egin eta gero. Anekdota gisa, inprimatzailea «ovni-fededun bat» zela kontatu du Atxagak. Liburua inprimatzen ari zela, bost minututik behin ateratzen omen zen, zeruan elementu hegalari ezezagunik ba ote zegoen begiratzeko. «Ovni-pasa eguna» zela esan omen zion idazleari.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!