Repsol 14 haize errotako parke bat sustatzen ari da Hernani, Arano, Goizueta, Berastegi eta Elduaingo lurretan

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Berasategi Otamendi 2024ko azaroaren 9a

Berastegiko ikuspegi orokorra.

Euskal Herriko parke eoliko handiena bihurtuko litzateke eraikiz gero, eta 100 megawatt inguruko potentzia izango luke. Urumeako Mendiak Bizirik plataforma sortu dute haren aurka.

Azken mugimenduek baieztatu dute Repsol parke eoliko bat eraiki nahian ari dela Gipuzkoa eta Nafarroa arteko lurretan. Hernaniko, Berastegiko eta Elduaingo mendi aldeak hartuko lituzke Gipuzkoan, eta Arano eta Goizueta arteko inguruak Nafarroan. Proiektuak ia ehun megawatteko (MW) potentzia izango luke gauzatuz gero, eta hamalau aerosorgailuk osatuko lukete: Euskal Herriko parke eoliko handiena bihurtuko litzateke. Espainiako Gobernua ari da proiektua aztertzen, aldez aurreko baimena eman ala ez erabakitzeko.

FE Energy enpresako ordezkariak Aranoko Udalarekin jarri dira harremanetan azken hilabeteetan, proiektua lantzen ari direla jakinarazteko. FE Energy parke eolikoen eta fotovoltaikoen garapenean aritzen den enpresa bat da, eta, haren ordezkariek udalari azaldu diotenez, Repsolentzat ari dira ontzen egitasmoa.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!