'Juan Luis Goenaga. Alkiza, 1971-1976' erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Astiz 2024ko urriaren 23a

Juan Luis Goenaga artistaren erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Artistaren lehen urteetako ehun artelan eta objektu bildu ditu museoak. Abuztuan hil zen sortzailea, baina Mikel Lertxundi Galiana komisarioak azkenera arte jarri zuen proiektuaren nondik norakoen jakinaren gainean.

Bost urte baino ez dira, bost hamarkadatik gorako ibilbide artistikoan. Mutur bat baino ez. Hasierako muturra, zehazki. Baina, hain zuzen ere, mutur horretan ditu zutarriak Juan Luis Goenaga artistaren lanak (Donostia 1950-Madril, 2024). Madril, Erroma, Bartzelona eta Paris gurutzatu zituen bi urteko prestakuntza ibilbide baten ostean, 1969an heldu zen Goenaga Alkizako bere estudio-etxera, eta buru-belarri sartu zen bertan bere esplorazio artistikoan. Naturan murgilduta. Jose Miguel Barandiaran ikerlariaren mundu sinboliko eta mitologikoak elikatuta. Land art piezekin esperimentatzen. Egiten zebilena inon erakusteko behar handirik gabe, eta, halere, munduan punta-puntan zebiltzan sortzaileen sintonia berean. Artistak 20 urte inguru zituenean egindako lehen lan haien indar sortzaile hori guztia bildu nahi izan du Bilboko Arte Ederren Museoak Juan Luis Goenaga. Alkiza, 1971-1976 erakusketan. Sasoi hartan sortutako 74 argazki eta margolan ez ezik, hogeitik gora dokumentu ere batu dituzte horretarako, eta eraikin zaharreko bost aretotan jarri dituzte ikusgai. 2025eko otsailaren 16ra arte egongo dira ikusgai.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!