elkarrizketa

«Lantzeko idazkuna berezia da toki produktibo batean aurkitu delako»

Erabiltzailearen aurpegia Garbiñe Ubeda 2024ko urriaren 22a

Mattin Aiestaran arkeologoa, Arangurenen (Nafarroa). IÑIGO URIZ / FOKU

Mattin Aiestaran arkeologoak dio Lantzeko idazkunak indartu egiten duela Irulegiko Eskuarekin egindako hipotesia: baskoiek idazkera propioa zuten euren hizkuntzan komunikatzeko.

Arkeologoa eta Aranzadi zientzia elkarteko kidea da Mattin Aiestaran (Tolosa, Gipuzkoa, 1991). Irulegiko Eskua aurkitu zuen lantaldea zuzentzen du, 2017az geroztik.

Zer esango zenuke Lantzeko aurkikuntzaz?

Pozteko modukoa dela, eta bertan aritu den lantaldea zoriontzekoa. Irulegiko Eskua aztertu duten hizkuntzalariak ari dira hor ere, eta Eskuarekin azaldutako hipotesiak berresten ditu Lantzekoak. Guretzat oso berri pozgarria da, aurrerapen handia dakarrelako gai hauetan. Hain epe motzean elementu bat baino gehiago aurkitzeak hipotesia indartuz joatea dakar.

Lotura estua ikusten diezu Irulegiko Eskuari eta Lantzeko idazkunari?

Lotura estua dute idazkera aldetik: paleohispaniarrak dira biak. Lantzekoak ez du beharbada Irulegiko Eskuak adinako jokorik ematen, baina idazkera bera da, eta ongi ikertu eta datatu da. Badirudi Irulegikoa baino apur bat geroxeagokoa dela, baina garai eta testuinguru berekoa betiere; alde horretatik du lotura estua. Eremua ere kontuan hartzekoa da, oso kilometro gutxira baitaude bat eta bestea. Baskoiek idazten zutenaren beste lekukotza bat da, eta aparta, meategi batean egina delako, hau da, gune ekonomiko batean; beraz, sekulakoa da. Ageri daitezela gehiago ere.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!