«Umiliagarria da Estatuaren biktimek Gogora-n ordezkaritzarik ez izatea»

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Martin 2024ko urriaren 10a

Pilar Garaialde eta Maria Jauregi, solasean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Pilar Garaialde eta Maria Jauregi elkartu ditu BERRIAk. Triple A-k hil zuen Garaialderen aita; ETAk Jauregirena. Gogora-ko zuzendaritzatik at utzi dute Garaialde eta bertan segituko du Jauregik. Biktimak artatzean asimetria baztertzeko eskatu dute.

Estatuaren indarkeriaren biktimak Gogora institutuko zuzendaritza kontseilutik kanpo geratu dira. Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Instituturako bost kide independente izendatu berri dituzte, eta hautagai bat bazterrean geratu da, EAJk eta PSEk euren botoak batuta: Pilar Garaialde. Bozketa horren ondorioz, Maria Jauregik Gogora-n jarraituko du. Garaialde eta Jauregi, biak elkartu ditu BERRIAk gertatukoaz solasteko eta Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Saila PSEren eskutik hartzen ari den norabidea aztertzeko.

«Pena handia eman dit gauzak nola joan diren», hasi da Jauregi, Gogora-ko zuzendaritza osatzeko bozketari helduz: «Sekulako aukera zegoen Gogora-n biktimak desberdinak ordezkatuak egoteko; alderdien liskarretatik kanpo adostu beharko lirateke horrelako erabakiak. Hiru ordezkaritatik bostera igarotzeak aukera ematen zuen biktima guztiak egoteko. Botere banaketa horretan sartu aurretik, proposamen guztiak mahai gainean jarri eta baloratu egin behar zen denak memoria inklusibo baten alde lan egitea; horretarako prest baleude, ez lukete arazorik izan beharko Pilar ere bertan egoteko».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!