Erreportajea

Katebegi txuri-urdinak

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Arratibel Gascon 2024ko urriaren 8a

Nahia Aparicio, GarbiƱe Etxeberria eta Aintzane Encinas, Realaren kamisetarekin. JON URBE / FOKU

Hogei urte dira Realak emakumezkoen taldea sortu zuela. Bi hamarkada hauetan, emakumezkoen futbolak izan duen hazkundearen eta bilakaeraren isla izan da. Txuri-urdinek, besteak beste, Espainiako Kopa irabazi dute, eta Txapeldunen Liga jokatu.

2004. urtea zen. Realak, beste hainbat kluben antzera, urratsa egin nahi zuen emakumezkoen talde bat abian jartzeko. Iragarki bat jarri zuen, talde hura sortzeko hautaprobetara deitzeko. Ehun bat neskato bildu ziren Zubietan. Garbiñe Etxeberriak eta Iñigo Dominguezek izan zuten lehen talde hura osatu zuten jokalariak aukeratzeko ardura. «Izan zirelako gara, garelako izango dira», dio esaldiak, eta egun Realaren emakumezkoen taldeak egitura sendoa du. Lau taldez osatuta dago, eta Espainiako Kopako titulu bat du. Gainera, emaitzak alde batera utzita, emakumezkoen futbolak izandako bilakaeraren eta hazkundearen isla eta akuilu izan da.

Bilakaera hori katebegiz katebegi sortuz joan da, eta horren adibide dira Garbiñe Etxeberria (Hernani, 1967), Aintzane Encinas (Donostia, 1988) eta Nahia Aparicio (Tolosa, 2004).

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!