Elkarrizketa

«Bigarren eskuko arropa saltzen duen munduko dendarik politena daukat»

Erabiltzailearen aurpegia Kristina Berasain Tristan 2024ko urriaren 4a

Lidia Hernandez arropa jasotzen duen lokalean, Tolosan. JON URBE / FOKU

Ingurumenarekiko iraunkorra den merkataritza saria jaso du Lidia Hernandez tolosarrak. Tolosako Zuzeu dendan seiehun jantzi jasotzen ditu astero: «Armairuan abandonatua dugun arropari bigarren aukera ematea da asmoa».

Bigarren eskuko arroparen trafikatzailetzat dauka bere burua Lidia Hernandezek (Tolosa, 1986). Baina askoz gehiago da: ipurtarina, sortzailea, ausarta, kaotikoa, originala, ameslaria, inpultsiboa... Bezero batek hitz horiekin definitu zuen. Orain enpresaria ere badela sinesten hasita dago. Tolosako Zerkausian gaur 19:00etan egingo duten desfilean ikusi ahalko dira bere dendako «look apartak»: «Tolosako merkataritza oso potentea da. Tolosara etorri behar da».

Zenbat garagardo jarri dituzu?

[Barrez] Pila bat. Ostalaritzan egin nuen lan urte luzez, gorrotatu egiten nuen, eta ez nekien nire bizitzarekin zer egin. 

Harik eta?

Tolosako Udalak merkataritza sustatzeko programa bat abiatu zuen arte, bereziki artearekin zerikusia zuten proiektuak babesteko; horren berri izan nuenean argia piztu zitzaidan. Amaginarreba zenaren dendan egin nuen lan bolada batez, eta orduan ohartu nintzen jendeak arropa erruz erosten zuela. 

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!