Elkarrizketa

«Entrenatzaileak dio maila onean nagoela Munduko Kopari begira»

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Olasagasti 2024ko urriaren 1a

Urriaren bukaerara arte, etxe inguruan ariko da entrenatzen; gero, Austriako Ramsau glaziarrera joango da, eta, handik, Livignora (Italia). RAMON OLASAGASTI

Imanol Rojo roller eskiko munduko txapeldun izan da berriki Italian. Maiatzean Trond Nystad entrenatzaile norvegiarrarekin hasi zen lanean, eta emaitzak agerikoak dira. Iraupen eskiko denboraldiari begira, gogoz eta itxaropenez dago.

Imanol Rojo (Tolosa, 1990) «hutsetik» hasi beharrean izan zen aurreko denboraldian, Espainiako Federazioak selekziotik kanpo utzi eta gero. Worldloppeteko proba luzeetan Norvegiako taldearekin aritu zen, eta Munduko Kopako probetan, bere egitura propioa sortuta lehiatu zen, Basque Team, Kirolgi eta beste babesle batzuen laguntzari esker. Gurasoen laguntza logistikoa ere ezinbestekoa izan zen. 2024-2025eko denboraldian ere hala ariko da. Iaz lortutako emaitza onen ondotik, aurten entrenamendu sistema norvegiarra probatzea erabaki du, eta maiatzaz geroztik Trond Nystadekin ari da lanean, urte askotan Norvegiako selekzioaren prestatzaile izandakoarekin. Aldea nabaritzen ari dela dio, eta oso itxaropentsu dago elurretako denboraldiari begira. Trondheimeko Munduko Txapelketara «sasoi betean» iritsi nahi du. Ezinbestean, Tolosan norvegiarrei eskainitako lorategian izan da hitzordua. Haien eskutik iritsi zen eskia Euskal Herrira, eta hasi zen dena.

Hori da hori denboraldiari ekiteko modua.

Egia esan, bai. Aurten aldatu egin dugu prestakuntza sistema. Lehen, abuztura arte, bizikleta dezente sartzen nuen entrenamenduetan, eta aurten entrenatzaileak esan zidan bizikleta kentzeko eta roller eskia, korrika eta gimnasioa gehiago egiteko. Eta bai, ez dakit kasualitatea izan den edo roller eskiko entrenamendu horiek izan diren, baina Munduko Txapelketara joan eta irabaztea lortu dut.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!