Elkarrizketa

«Bere txikitasunean Orio zeinen handia den erakutsi nahi izan dugu»

Erabiltzailearen aurpegia Unai Etxenausia 2024ko irailaren 27a

Nagore Urdapilleta, 'Errio' dokumentalaren aurkezlea, herenegun, Orion. BERRIA

'Errio' dokumentalaren aurkezlea da Nagore Urdapilleta (Bidania-Goiatz, 2000). Lan horrek Oria ibaia du ardatz, eta Orioko herriko plazan proiektatuko dute gaur, 22:00etan. Ondoren, egileekin hitz egiteko aukera izango da.

Ibon Gaztañazpi Orioko kazetariak zuzendutako eta Nagore Urdapilleta arraunlariak aurkeztutako dokumentala da Errio. Urdapilletak errioak gordetzen dituen altxorrak deskubrituko ditu hamaika protagonistari egindako elkarrizketen bidez. «Herriko adinekoei» hitza ematearen garrantzia azpimarratu du.

Zure lehen dokumentala grabatu duzu.

Hala da, aurretik sekula ez naiz horrelako ezertan ibili. Espero ez nuen aukera bat izan zen, baina, Orioren inguruan zela ikusi nuenean, baiezkoa eman nuen. Arraunak ekarri ninduen Oriora, eta hemen jarri naiz lehenbizikoz kamera baten aurrean.

Arraunak erakarri, eta herria mirestera iritsi zarela dirudi...

Uste dut arraunean talde berezi bat dela Oriokoa. Azken hiru urteotan ikusi dut herriak arrauna nola bizi duen, eta oso berezia izan da hemen bizi izan dudana. Kaletik noanean edo ogia erostera joandakoan, adibidez, jendeak esaten didanean: «Aurrera, neskak: sinistu, aurten bai!». Horrelakoetan sentitzen dut zein berezia den Orioren parte izatea.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!