Eskualdeko zenbait emakume sortzailek ere salatu dituzte Alex Sarduik egindako adierazpenak

Erabiltzailearen aurpegia Isabel Jaurena 2024ko irailaren 24a

Gatibuko kantaria, Alex Sardui, kontzertu batean. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS

Musikan dabiltzan Euskal Herriko hainbat emakume feministen eta sexu disidenteren iritziz «oso larria» da Gatibuko abeslariak esan izana musikan «genero diskriminaziorik» ez dagoela. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Natalia Garmendia, Garazi Esnaola, Leire Berasaluze, Alai Ormazabal eta Garazi Otaegi.

«[Musika arloan] ez dago [emakumeekiko] diskriminaziorik, edo nik behintzat ez dut ikusi. Egia da ez dagoela hainbeste emakumerik lanean, baina ez da inoiz diskriminaziorik egon». Horrela mintzatu da Alex Sardui Gatibuko abeslaria El Diario.es hedabidean egindako elkarrizketan. Hautsak harrotu ditu adierazpen horrek, eta sare sozialetan bolo-bolo zabaldu dira abeslariaren kontrako mezuak. Tartean, musikan dabiltzan Euskal Herriko hainbat emakume feministak eta sexu disidentek ohar bateratua zabaldu dute, gertatutakoa salatzeko. «Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago, eta denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta», azpimarratu dute.

Sarduik errandakoa «oso larria» dela adierazi dute: «Emakume askok bizi izandako errealitatea baztertzeaz gain, emakumeok aurre egin beharreko egiturazko oztopoak guztiz minimizatzen ditu». Zehaztu dute datuek abeslariak errandakoa gezurtatzen dutela, eta erakusten dutela musikan genero diskriminazioa «benetako arazoa» dela. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Natalia Garmendia tolosarra, Garazi Esnaola lizartzarra, Leire Berasaluze billabonatarra, Alai Ormazabal tolosarra eta Garazi Otaegi asteasuarra.

Jarraitu albistea irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!