Tolosaldeko ospitale publikoa

Tolosako ospitalea 2030 baino lehen egingo dela esan du Osasun sailburuak

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Elkoroberezibar Beloki 2024ko irailaren 20a

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua gaurko agerraldian. Iturria: Eusko Jaurlaritza

Osakidetzako lehen arreta hobetzeko ekintza plan bat martxan jarriko dutela esan du gaur, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Alberto Martinezek, Osakidetzako lehen mailako arreta hobetzeko ekintza plan bat martxan jarriko dutela iragarri du gaur Eusko Legebiltzarrean egin duen agerraldian. «Ez da itxaron zerrendarik egon behar lehen mailako arretan». Hori da ekintza planaren neurri bat. Betetzeko zailak diren postuetarako lan eskaintza publiko (LEP) berezi bat egingo dutela ere esan du, eta orain arte ebatzi gabeko LEPak urtea bukatu baino lehen itxiko dituztela; 11.000 postu egonkortuko dituzte. Epe berean integratuko dute Onkologikoa Osakidetzan, eta ospitale publiko bat eraikiko dute Tolosan 2030. urtea baino lehen.

Bestelako neurrien artean dago ere, Tolosa, Elgoibar eta Donostiako anbulantziak publifikatuko dituztela.

Albistea osorik Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!