Trinitatea dute azken plaza

Erabiltzailearen aurpegia Iñaut Matauko Rada 2024ko irailaren 13a

Irati Zabala, binakako txapelketako partidan, Lizartzan.

Ados klubaren Plazaz Plaza txapelketako finala jokatuko dute igandean, Donostiako Trinitate plazan. Bi bikoteek uste dute «partida orekatua» izango dela, eta «kontu txikiek» erabakiko dutela.

Ados klubak laugarrenez antolatutako Plazaz Plaza txapelketako bi bikote finalistek Donostiako Trinitate plazan jokatuko dute txapela etxera eramateko, igandean, 12:00etan (Adosen Youtube kanala). Hasierako sei bikoteetatik bi bakarrik geratzen dira: Ainhoa Ruiz de Infantek eta Maite Ruiz de Larramendi Mujikak Iera Agirre Iturriagaren eta Irati Zabala lizartzarraren aurka jokatuko dute.

Txapelketa berezia da Plazaz Plaza, Euskal Herriko hainbat herritako plazetan jokatzen baita. Zabalak azaldu du zailtasun batzuk izan dituztela batzuetan, beroak, adibidez, kalte egin ziela partidaren batean, baina txapelketak «xarma» baduela esplikatu du. «Sentipen onak» izan ditu kantxan, baina onartu du ligaxkako lehen bi partidak «gogorrak» izan zirela, lehenengoan «izugarrizko beroa» egiten zuelako, eta bigarrenean partida «estu-estu» irabazi zutelako.

Hala ere, Agirrerekin, bere bikotearekin bikain moldatu dela nabarmendu du. Elkarrekin jokatu duten bigarren txapelketa da: «San Fermin torneoa elkarrekin jokatu izanak elkar hobeto ulertzen lagundu digu». Bikotea «sendo» ikusi du, bi txapelketak nahiko jarraian izan baitira gainera. Zabalak baino esperientzia askoz gehiago du Agirrek, eta kantxan «asko» lagundu diola onartu du: «Etxaurin ikusi genuen aurkarien jokoa pilota atzera botatzea zela, eta ahal zuen gehienetan lagundu ninduen, pilotak berak eramanaz».

Jarraitu irakurtzen Berrian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!