Elkarrizketa

«Ematen du haurdunaldi guztiak direla politak, eta hori ez da horrela»

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Muxika Karrion 2024ko irailaren 5a

Jennifer Arevalo Da Silva, 'Emakumea zara, hilerokoa izango duzu, ama izango zara' erakusketaren egilea. IDOIA ZABALETA / FOKU

'Emakumea zara, hilerokoa izango duzu, ama izango zara' erakusketa sortu zuen Amasa-Villabonako Jennifer Arevalo da Silvak, amatasunaren inguruko tabuak hizpidera ekartzeko. Egun ere, isilpeko gai hori azaleratzeko lanean ari da.

Tabuen kutxan bada gai bat etengabe agertzen dena: amatasunarena. Gaia bera, eta bide bakartua izateak dakarrena. Tabu horiek barrenetik bizi izan ditu Jennifer Arevalo da Silvak (Amasa-Villabona, 1989), bertze emakume anitzek bezalaxe. Ume bat galdu zuen bidean, eta, egun, bi umeren ama da. Emakumea zara, hilerokoa izango duzu, ama izango zara erakusketa sortu zuen iaz, amatasunaren inguruko tabuei ahotsa —eta irudia— jartzeko. 

Zer gordetzen du amatasunak isilpean?

Lehenik eta behin, haurdun gelditzen saiatzea bera. Ezinean egoteaz ez da hitz egiten, hau da, bikote batek normalean ez du kontatzen ez duela lortzen haurdun geratzerik. Haurdun geratu ondorengo prozesua ere nahiko isila eta bakartia da, zeren ematen du haurdunaldi guztiak direla politak, eta hori ez da horrela. Badira haurdunaldi onak eta haurdunaldi txarrak. Eta erdibidekoak. Beti entzun dugu etapa zoragarria dela eta asko disfrutatzen dela; hala izan daiteke, baina beste bide bat ere har dezake. Beste tabu bat galerena da: esaten dute hirugarren hilabetera arte ez esateko haurdun zaudela, bidean zerbait okertu daitekeelako. Hor ukatzen ari gara bizi bat egon dela, eta bizi izandako guztia hor geratzen da, bizi izan duenarentzat bakarrik. 

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!