Jaioterrian migratzaile

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Elkoroberezibar Beloki 2024ko irailaren 2a

OƱederratarrak, uztailean, Ikaztegietan duten etxean. ANDONI CANELLADA / FOKU OƱederratarrak, uztailean, Ikaztegietan duten etxean. ANDONI CANELLADA / FOKU

Maria Angeles Oñederra Euskal Herrian jaio zen, bizitza osoa Argentinan pasatu du, eta iaz migratu zuen jaioterrira. Etorkizunean ondo bizitzeko modua izatea, horixe izan du helburu joan-etorriko migrazio horretan. Sustraiak ozeanoaren bi aldeetan ditu.

Maria Angeles Oñederraren gurasoek Euskal Herritik Argentinara migratzea erabaki zutenean, beren hiru seme-alaben etorkizuna zuten buruan: etorkizun on bat izan ahal izatea. Historia errepikatu egin da haien familian. Duela hiru urte etorri ziren Euskal Herrira bizitzera Oñederraren alaba Maria Soledad Fernandes, suhia —Daniel Imoberdoff—, eta bi bilobak, Iñaki eta Maite Imoberdoff. Helburu bera zuten: seme-alabei etorkizun on bat izateko aukera ematea. Iaz batu zitzaizkien Oñederra eta haren senarra, Joaquin Fernandes. Oñederra Bedaroan jaio zen (Ea, Bizkaia), eta bizitza osoa Argentinan pasatu eta gero, Ikaztegietan bizi da orain. «Beti amestu dugu gure gurasoek utzitako herrira itzultzearekin, baina Argentinan bizitza bat eraiki dugu. Gogorra da», nabarmendu du jaioterrian migratzaile den Maria Angeles Oñederrak.

Haurtzaroko Euskal Herria ez du gogoan, urte eta erdi inguru baino ez baitzuen gurasoekin eta anai-arrebekin Argentinara migratu zuenean. «Errazionamendu handia zegoen, ilara oso luzea esne edo azukre pixka bat lortzeko... Arazo ekonomiko oso larriak. Aita baserritarra zen, eta gurasoek etorkizuna eman nahi ziguten: gu eskolara joatea nahi zuten», azaldu du Oñederrak. Gerraoste betean hartu zuten Cordoba itsasontzia, 1949an, Santurtzin (Bizkaia), eta Buenos Airesen jarri ziren bizitzen.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!