Elkarrizketa

«Nire helburu nagusia borrokatzea da. Bat gehiago naizela sentitzen dut»

Erabiltzailearen aurpegia Alaia Garro Ugartemendia 2024ko abu. 3a, 15:30

John Cabang, Iruran. GOTZON ARANBURU / FOKU

Olinpiar Jokoetan lehen aldia du John Cabangek. Markari onenak gainditzeko asmoa du irurarrak, duela gutxi lesio bat izan arren.

Gogotsu dago John Cabang (Madril, 2001; 2010etik Iruran bizi da). Olinpiar Jokoetan arituko da 110 metroko hesidunetan, aurtengo Atletismoko Munduko Txapelketan aritu ondoren. Zenbait lesio izan ditu, baina ez diote etsiarazi. Abuztuaren 4an izango da lehen lasterketa (11:50), eta 6an bigarren aukerako lasterketa izango da (10:50). 7an izango dira finalerdiak (19:05), eta 8an finala (21:45). Proba guztiak Stade de France estadioan izango dira. Asier Martinez ere proba berean lehiatuko da.

Hesi jauzilaria zara. Nola eta zergatik hasi zinen? Zer oroitzen duzu hesi bat aurrean izan zenuen lehen egunaz?

Anoetako ikastolan [Gipuzkoa] hasi nintzen, iraupen ertaineko lasterketetan: 500 metrokoak, 1.000 metrokoak... Egun batean bi biki ikusi nituen, Alejandro eta Gabriel Herrero, hesien gainetik jauzi egiten. Teknikoki oso onak ziren, eta egiten ari zirena bereziki ederra zen. Hortik aurrera, esan nuen: «Nik hori egin behar dut». Eta hurrengo egunean eman nuen izena. Txikitatik 91 zentimetro saltatzen aritu naiz. Gainera, ez naiz oso altua. Horregatik, lehen aldiz hesi bat aurrean izan nuenean, beldurra sentitu nuen.

Zergatik hautatu dituzu Filipinak? Nolakoa da atletismoaren egoera Filipinetan?

Lehendabizi, Espainiako selekzioak egin zidan haiekin parte hartzeko eskaintza. Nire amak, hala ere, behin eta berriz esaten zidan Filipinekin lehiatzeko [ama bertakoa da], eta nik ere gogoa neukan nondik nentorren ikusteko. 2022an adostu nuen entrenatzailearekin, amarekin eta familiarekin Filipinekin parte hartuko nuela. Han talentu aski daudela ikusi dut, baina kirol zientzien inguruko ikerketa gutxi daude, eta, beraz, entrenatzeko moduak ez dira onenak. Horregatik,  ez daude atleta filipinar asko.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!