Irantzu Gallastegi eta Xabier Garcia Gaztelu auzipetu dituzte, Patxi Arratibel hil izana leporatuta

Erabiltzailearen aurpegia Isabel Jaurena 2024ko uztailaren 9a

Irantzu Gallastegi eta Xabier Garcia Gaztelu, artxiboko irudi batean. JAVIER LIZON / EFE

Mikel Albisu Iriarte, Josetxo Arizkuren Ruiz, Iñaki Gracia Arregi eta Marixol Iparragirre ere akusatuta daude. Hilaren 24an emango diete autoaren berri.

Mikel Albisu Iriarte, Josetxo Arizkuren Ruiz, Irantzu Gallastegi, Xabier Garcia Gaztelu, Iñaki Gracia Arregi eta Marixol Iparragirre euskal presoak auzipetu ditu Maria Tardon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Patxi Arratibel enpresaria hil izana leporatzen diete, Tolosan, 1997an. Epaileak azaldu du horiek guztiak «ETAren batzorde exekutiboko kide» zirela enpresariaren «hilketa erabaki, pentsatu eta egin» zenean. Dokumentuaren arabera, gainera, ETAk lehergailu bat jarri zuen Arratibelen enpresan 1996an, baina ez zuen eztanda egin, akats batengatik.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!