Gai jartzailea, bertsolaria bezain sortzaile

Erabiltzailearen aurpegia GarbiƱe Ubeda 2024ko uzt. 6a, 13:52

Imanol Artola gai jartzailea eta Alaia Martin bertsolaria, EHUren Udako Ikastaroetan. ANDONI CANELLADA / FOKU

'Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?' EHUren udako ikastaroak gai jartzaileari jarri dio arreta bigarren egunean. Haren funtzioen balioespena eta sortzaile gisako aitortza egin dituzte, besteak beste, 'Gai jartzaile autorea' hitzaldian.

Imanol Artola gai jartzailea (Amezketa, Gipuzkoa, 1989) eta Alaia Martin bertsolaria (Oiartzun, Gipuzkoa, 1987) oholtzan bezala aritu dira Gai jartzaile autorea hitzaldian: lehenak gaia jarri, eta bigarrenak erantzun. Lau puntuk ardaztu dute saioa: bertso saioen egiturak, gaitegiak, gai jartzailearen autoretzak eta aitortzak. Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan? EHUren udako ikastaroaren lehen eguneko ekarpenak ere gogoan izan dituzte hitzaldietan.

Saioen egitura

Gai jartzaile autorea zein den definitzea izan du Artolak lehen ahalegina, eta, horretarako, saio bakoitzean kontuan hartu behar izaten dituen elementuak zerrendatu ditu. Batetik, bertsolariek altxaldi kopuru bera izatea, bertsolari bakoitzak hiru bertsoaldi baino gehiago pasatu behar ez izatea eserita, bizpahiru ofizioren ostean bestelako ariketak tartekatzea, eta, ahal dela, bertsolari guztiak elkarrekin ateratzeko aukera bilatzea. Artola: «Saioen hezurdura ofizioak dira, baina denari eman behar zaio zentzua: saioa nondik nora doan, atmosferari erreparatu, aldaketa bilatu, trantsiziorik behar den...». Definiziora itzulita, hortaz, «hori guztia kontuan hartuko lukeena» izango litzateke gai jartzaile autorea.

Izan jaialdia, txapelketa edo bestelako saioa, intentzioa ez da berbera izaten. Nolanahi dela ere, batekoak zein bestekoak dira gai jartzailearen kezkak. Esate baterako, saioetan bestelako jolasik sartu behar ote den, esperimenturik probatu behar ote den, edota prestatutako gidoiari aldaketarik egin behar ote zaion. Artola: «Ni neroni ez naiz zale. Etxean lanketa handia egiten da, eta gerta liteke saio batean klima aldatzea, baina etxean egindako lanez fidatu behar da. Hainbeste ordu pasatu baduzu, fidatu».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!