Elkarrizketa

«Konfiantzaz gainezka sentitzen naiz oporren ostean»

Erabiltzailearen aurpegia Jon Eskudero 2024ko uztailaren 5a

Jon Ander Peña. GORKA RUBIO / FOKU

Jokin Altunak eta Jon Ander Peñak sanferminetako lau eta erdiko finala jokatuko dute igande eguerdian, Nafarroa Arenan. Peña II.a «ilusioz gainezka» dago.

Profesionaletan debuta egin eta zortzi urte eskasera jokatuko du banakako lehenengo finala Jon Ander Peñak (Tolosa, Gipuzkoa, 1997). Bigarren Mailan finalak jokatu baditu ere, etziko partida «izugarri berezia» izango dela uste du. Sanferminetako lau eta erdiko finalean ariko baita, Nafarroa Arenan, Jokin Altunaren aurka.

Sanferminetako lau eta erdikoa txapelketa ofiziala izan ez arren, orain arteko partidarik bereziena izango al da zuretzat?

Berezienetakoa, behintzat, bai. 2021ean binakako finala jokatu genuen Jon Ander Albisuk eta biok, eta hura ere egun handia izan zen, baina bakarka final batean egoteak beste zerbait pizten du. Ume-umetatik telebistan ikusi izan dut sanferminetako lau eta erdiko finala, idolo izan ditudan pilotari guztiei gertutik jarraitu izan diet, eta orain ni neu egotea egoera horretan izugarria da. Sanferminak beti lotu izan ditut entzierroekin eta uztailaren 7ko final horrekin, eta ilusioz gainezka nago partida iristeko.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!