Nerabeak euskaran «eragile» izateko

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola 2024ko uzt. 5a, 09:40

Ainhoa Lasa, Iñaki Eizmendi, Rosa Ramos, Yolanda Olasagarre, Maier Ugartemendia eta Inma Muñoa, gaur. ANDONI CANELLADA / FOKU

Euskararen biziberritzean aurrera segitze aldera, soziolinguistikako oinarrizko kontzeptu batzuk ulertzea, horiek barneratzen laguntzea, hezkuntzaren xedeetako bat da. Nerabeengana heltzeko moduak aztertu dituzte UEUren ikastaro batean, Eibarren, eta bertan aritu da Maier Ugartemendia leaburuarra.

Iragan hamarraldietan ahalegin handia egin da eskoletako jarduna euskalduntzeko, lorpen bat izan da hori. Hizkuntzaren ezagutzaz gain beharrezkoa da, ordea, hiztunek gakoak izatea beren burua ulertzeko: beren hizkuntza hautuak, horien zergatiak, eta ingurukoenak. Hezkuntza soziolinguistikoa: esperientzien partekatzea eta aurrera begirakoa ikastaroa egin dute UEUren Udako Ikastaroetan, Eibarren gaiaz aritzeko. Bertan, bereziki, nerabeekin egiten ari diren hainbat esperientzia aztertu dituzte. Asko aipatu dute ideia bat: «eragile» izateko bidea ireki behar zaie nerabeei.

Arloan lanean ari diren taldeak asko dira. Jori jardun dute horietako eragileek. Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea egiten ari den esperientzia aurkeztu du Maier Ugartemendiak; Emunek hainbat eskolatako jardunean ikasitakoen berri eman du Ainhoa Lasak; Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) bigarren hezkuntzako ikasleen artean jorratutako lan ildoen jakinarazpena egin du Ebete hizkuntza zerbitzuetako Iñaki Eizmendik; Nafarroan irakasleen prestakuntzan egindako urratsen berri eman dute Rosa Ramos Alfarok eta Yolanda Olasagarrek; eta Ikastolen Elkarteak bidean egindako lanaren gakoak eman ditu Inma Muñoak.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!