Elkarrizketa

«Orain, motibazioa da jendearen babesa izatea, eta ez zama»

Erabiltzailearen aurpegia Jon Eskudero 2024ko ekainaren 27a

Iturria: ANDONI CANELLADA / FOKU

Profesionaletan hamarkada bat beteko du bihar Iñaki Artolak, eta, atzera begira jarrita, kirolaren bi aldeak ezagutu dituela uste du. Lesioek ez diote utzi jarraitutasunik izaten, baina une politak ere bizi izan ditu: jendearen maitasun handia sentitzen du.

Profesional mailako debuta egin zuela bihar beteko ditu hamar urte Iñaki Artolak (Alegia, 1994). Hamarkada gorabeheratsua bizi izan du, momentu onak izan arren, lesioak etsai izan baititu sarritan. Hain egun seinalatua ezin izango du nahi bezala biribildu, ezker hankako soleoko lesio baten erruz, bihar ez baitu jokatuko Jon Ander Peñaren kontra Nafarroako lau eta erdikoko partida.

Lehenik eta behin, zer moduz zaude?

Pena izugarriarekin. Azken bolada oso ona neraman, eta txapelketa eder bat jokatzeko ilusioz eta konfiantzaz nengoen. Denbora luzea neraman inolako geldialdirik gabe, eta lesioa orain tokatzea zoritxar galanta da. Partida Alegian zela jakinda, gainera, min bikoitza daukat, baina ez dago atzera-bueltarik. Ziur aukera hau galdu arren beste ateren bat zabalduko dela etorkizunean eta herrian jokatuko dugula jaialdiren bat. Orain errekuperazio lanean zentratu behar dut, azkar osatu eta uda sasoira indartsu heltzeko. Mastersa jokatzeko sasoiko jarri nahi nuke, eta burua horretara bideratuta daukat.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!