Elkarrizketa

«Ondorioak behar baino lehenago ateratzen direnean, atsekabeak izaten dira gero»

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Astiz 2024ko eka. 27a, 09:46

Borja Ariztimuño, Hendaian. GILLAUME FAUVEAU

Irulegiko Eskua ez ezik, azken hogei urteetan egindako beste aurkikuntza filologiko esanguratsu batzuk ere aztertuko ditu Borja Ariztimuño tolosarrak Udako Euskal Unibertsitatek Iruñean antolatutako Hizkuntzalari Euskaldunen VII. Topaketen barruan.

Aurkikuntzak pitz dezakeen euforiaren aurrean, lan zientifikoaren patxada eta zorroztasuna aldarrikatzen ditu babes neurritzat Borja Ariztimuño Euskal Herriko Unibertsitateko hizkuntzalaritza doktoreak (Tolosa, 1986). Irulegiko Eskuarena izan da azken urteetako kasurik entzutetsuena, baina gehiago izan dira azken hogei urteetan, eta haietako batzuk hartuko ditu gogoan gaur Iruñeko Katakraken emango duen hitzaldian. UEUk antolatutako Hizkuntzalari Euskaldunen VII. Topaketen arituko da, eta harena izango da eguneko hitzaldi nagusia: Zer egin, nola jokatu aurkikuntza filologiko (ustez) handien aurrean?.

Aurkikuntzekin ongi jokatzeko gida moduko bat iragartzen du hitzaldiaren tituluak. Ez da ongi jokatu orain arte?

Nik uste dut gauzak, oro har, ondo egin direla gurean. Azken hamarkadetan egin diren aurkikuntza handi edo handi samarretan nola jokatu den aztertuko dut, hortik hobeto zer egin daitekeen ikasteko. Kontuan hartu behar delako ez dela gauza bera Irulegiko Eskua, edo XVII. mendeko poema bat. Kasuan-kasuan ikusi behar da zer garaitako eta zer motatako testua den.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!